“Durangoko azoka: Idazleen irudia”

HARKAITZ CANO  

«Denon ametsa da aurpegirik gabeko idazlea izatea, baina askorentzako jada beranduegi da. Orduan, geratzen zaigun aukera bakarra da seudonimo bat asmatzea eta hari aurpegirik ez jartzea».

AINGERU EPALZA  

«Nik pentsatzen dut, goizaldeko lauetan eta barra baten atzean, inor ez dela deusen prototipoa. Idazleok izaten ahal gara edozein gauzaren prototipoa».

 

JULEN GABIRIA  
«Idazten dugunok beti gaude inperfekzioaren lurraldean eta gure irudian erabiltzen ditugun eskuak nolabaiteko maskarak dira».
INAZIO MUJIKA IRAOLA  
«Niretzat, idazle itxura hartu nahi dutenen patetismoa oso gogorra egiten zait. Batez ere, poeta itxura hartu nahi dutenean».