“Zazpi postal Donostiatik”

Donostiako hiria hareharrizko mendi garai baten oinean kokatuta dago. Hiriaren forma karratua da, eta mendiak ezkutatzen duenez, itsasotik lehorrera hurbiltzean ez da hiria ikusten badiara sartu arte. Donostiako biztanle garrantzitsuenek eta dotoreenek goizean goiz, “Serenata”ren musika entzun ondoren, altxa eta txokolatea hartzen dute; txokolaterik hartu gabe ez litzateke inor etxetik aterako, ezta etxea sutan egongo balitz ere.
Ingalaterrako bidaiari bat, 1700.

JOAN MARI IRIGOIEN  

“Haltzak ez du bihotzik”, dio euskal kantak, eta nik diot: “Haltzak ez du bihotzik, baina altzatarrek bai”: gaur, ordea, gure bihotz hori ere -zure bihotz berdea, alegia- kendu nahi digute. Edo zementuz estali. Eta egitekoa egiten badute – oso litekeena da-, zaude ziur obraren protagonista nagusiek beren sinadura ipiniko dutela nonbait –monolito airoso batean, ziurki-, historiara pasatzea ez baita inolako huskeria, ez alafedea!

TXEMA GARCIA-VIANA  

“SAN TELMO, Donostiako leku bat aukeratu eta gutun bat idatzi...Hala eskatu zidaten, eta horregatik itzuli naiz, aspaldiko partez, zugana”.

HI, GIZON HAUNDI
Uso pare bat txortan
  hire plazan
neskame bakartia
  ilargiaren segaz
  zainak urraturik.
Hi, gizon haundi!
Kale garbitzaileak 
  jeringila puskak
 
ezin osaturik
  hire plazan
poetek burrua bota 
  beharrean  
tximiniek erditutakoa 
  esnifatzen dute
eta baita bohemioak ere 
beren gitarren zurkaitzez 
  erdi erdian  
  paldotuak.  
Hi, gizon haundi!