Denbora pasatu egiten dela esan ohi da, baina hori ez da erabateko egia: geu gara hemen pasatzen garenak. Eta hala, ehun eta berrogeita hamar saio dira Sautrelan hasi ginenetik. Ia sei urte zaharrago gara gaur orduan baino eta horregatik bada ere, egindako bidetxoari erreparatzeko tenorean gaude. Berrehundik gora dira gurean iragandako idazleak, kolore eta mintzaira guztietakoak. Haien arrastoei begirra jarri nahi dugu gaurkoan, izan ere, egindakoak ez du fitsik balio ez bada zerait geratzen gogoan
BERNARDO ATXAGA  
“...Nire ahalegina de testu isilak egitea, irakurlea joan behar da Moises saski barruan ibaian behera bezala...”.


ANTONIO TABUCCHI  
“...Literatura egiteko ez da inportantea literatura hori egiten duten lagunen kopurua, literatura egiten duten lagunen arima baizik...”.
XABIER LETE  
“...Poetak ahal duen neurrian bere izpirituaren iluntasunetik hitzen argitasuna sortzen saiatu behar du...Mundua ez du aldatuko, hori seguru...”.
ANTONIO LOBO ANTUNES  
“...Zer da aberria? Zure aberria zuk miresten duzun jendea dagoen lekuan dago...”.