“Lauaxeta kantuz”
Bizirik balego, ehun urte beteko lituzke aurten Esteban Urkiaga Lauaxetak. Gerrak, baina, gazterik eraman zuen lurralde honetatik. Hogeita hamabi urte besterik ez zituen. Poema sorta batzuk utzi zizkigun Laukizkoak, poema ederrak, sentimenduz beteak. Paperean irakurriak genituen, orain kantu ere badira. Ezen omenaldi garaia dugun honetan, zenbait musikarik
Lauaxeta kantatzen jarri dute.
ANJE DUHALDE
 

“...nik esango nuke eta hori nahiko nuke izan zedila, artista frustatu bat, gerra garaian tokatu zitzaion eta hor utzi zuen bizia baina bere arima ere bai nonbait. Nik gudari baino gehiago poeta, olerkari, artista daukat gogoan...”

TXUMA MURUGARREN  
“... Lauaxeta niretzako da poeta bat zeinak euskal poesiagintza modernitatearen idean sartu nahi zuen, eta sentimendu haundiz egin zuen hau, baina agian akats bat izan zuen...herri hizkeratik horrenbeste urruntzea. Ikusten dut poeta bat, baina ez erabat osatua, erabili zuen hizkuntzagatik”.


MIKEL URDANGARIN  
“Ez zait iruditzen poeta zaila denik, esanahi handikoa iruditzen zait, pisu handikoa, berba gutxi alferrik erabiltzen dituena, oso densoa, baina gero oso esteta ere, estetika asko lantzen du, edertasunaren bila doala antzematen da berehala, nik uste dut oso ederzalea dela”.