“Gasteiz, plazak, letrak”
Plaza, enparantza, bideak gurutzatzen diren puntuan sortzen den espazioa, itxia zein irekia, abiapuntu zein helmuga. Hamaika gertaeraen lekuko isila. Plazen biden ezagutu daiteke hiri baten historia, Gasteizena adibidez.
GERARDO MARKULETA
 

“...Gasteiztarren erdiak edo Plaza de España esaten dio leku honi, eta gasteiztarren beste erdiak Plaza Berria... Izen bikoiztasun hori niri beti iruditu izan zait barregarria... egia da norbera konturatu egiten dela noren aurrean esan behar duen Espainiako Plaza edo esan dezakeen, eta nori ez zaion gustatuko Plaza Nueva esatea...”

 

RIKARDO ARREGI
DIAZ DE HEREDIA
 
“... Peñafloridako kondearen plaza da hau. Gasteiz erdialdean gaude, txikitan hemen ikasi nuen eta plaza hau zen gure jolastokia...Zuhaitzak oso ederrak dira, platanondoak dira eta gustatzen zait ere Peñafloridako kondea, Xabier Munibe zela idazle ilustratu bat. Nahiko monumentu itsusia egin diote hemen... Niri gero eta gehiago gustatzen zait garai hori, XVIII.mendea, ilustrazioa eta giza eskubideak... Horregaitik aukeratu dut plaza hau”.

 

IBAN ZALDUA  
“...Plaza hau da Juan de Ayalaren plaza eta batez ere da ezaguna hemen dagoelako Foru Ogasunaren eraikina. Niri plaza hau ez zait gustatzen, ez dut aukeratu gustatzen zaidalako baizik eta oso kuriosoa iruditzen zaidalako eta hiriaren ezintasuna adierazten duelako. Egin nahi izan zuten plaza gogor bat, arte obra bat arkitekturaren eta urbanismoaren ikuspuntutik...Hain zuzen ere, hori da hiria, erabat naturatik kanpo dagoen espazio bat...”