“Georges Perec”
JESUS CAMARERO
 

...Georges Perec idazle frantziarra da, judua, modernoa, post-modernoa ere badela esan genezake. Iragan mendeko bigarren erdialdean, abangoardiako literaturaren kide izan zen Frantzian. Batzuek XX. mendeko azken laurdeneko idazlerik onena izan zela diote. Bere maisulana, “Bizitza, erabilera oharrak”, 1978an argitaratu zuten Frantzian, eta 1982an Espainian. Modernotasunaz aparte, bere obran bere existentziaren berri ematen digu. Zentzu horretan, idazle existentzialista bat da...

...Georges Perecentzat puzzle-a jolas bat da. Literatura bera jolas bat dela uste du, beraz, puzzlea eta nobela gauza bera dira. Puzzlean pieza guztiek bat egiten dute osotasun batera iristeko. Klasiko latinoek esaten zutena litzateke: zatia eta osotasuna, osotasuna zatiekin. Aristotele eta Horazioren garaitik horixe dugu literatura. Georges Perecen moduko idazle post-modernoek puzzlearen printzipioa erabili dute 700 orriko nobela batean, pieza guztiek bat eginik, narrazioak funtziona dezan...

AURELIA ARKOTXA  
... Georges Perec aipatzekotan, aipatu behar da isiltasuna, ausentzia, umezurtztasuna...Biziki gazte zela galdu zuen aita 1940an, 2.mundu gerra hastean, konfliktoan hila eta ama kanpo kontzentrazione batean hil zen...
Herri baten beharretan, judu poloniarra zen bera...Familiarik gabe geratu zen, bera bakar bakarrik eta lurralde bat bilatzekotan, hori literatura izan zen.

...w bikoitza, “Le souvenir D´enfance”...hor dira bi kontaketa gurutzatzen, bereziki haur denborako autobiografikoa da narrazioa, izugarri gustatzen zait. Iragana den mundu baten, galdua den mundu baten berreraikitzen desesperatua da...Idaztea azken momentu arte oroimena ez dadin gal, ez dezaten ezaba oroimena eta horregaitik idatzi...