“Ardo eta literatura egunak”
...musak xaxatzeko bitarteko gisa batzuetan, sormena galarazten duten arazo pertsonalak ahazteko bestetan, idazleak sarritan izan du botila lagun. Baina kasu gehienek frogatu dute alkohola ez dela adiskide ona izaten.
KARMELO C. IRIBARREN
 

... konturatzen naiz gustatzen zaizkidan idazleak mozkor hutsak izan direla. Baina idazle ezin hobeak dira aldi berean. Nire ustez, alkoholak ez du horrekin batere zerikusirik. Idazle ona izan zaitezke edan gabe, baina niri, ez dakit kasualitateagatik ala kuriositateagatik den, gustatzen zaizkidan idazleak mozkor hutsak izan ziren...

...Cheeverren literaturan sarritan agertzen da alkohola, baina ez dira Carverrenean azaltzen diren mozkor neurrigabeak. Estatu Batuetako 50. hamarkadako klase ertain-altua erretratatu zuen berak. Etxe barruko, jaietako edaleak dira, baina edariaren profesionalak. Cheeverrek ondo azaltzen du nola errutinak azkenean eztanda egiten duen itxuraz zoriontsuak diren familietan...

 

EDORTA JIMENEZ  
... Jack Londonen kasua ikaragarria da. Berak kontatzen duenez gain izaten zen bi, hiru, lau hilabetez edan gabe egoteko, tanttarik ahoratu barik. Eta halako batean edaten hasten zen eta burua galtzen zuen eta hor galtzen zen. Berak pentsatzen zuen edaten hasten zenean deabru bat pizten zitzaiola bere baitan...Eta azkenean bere buruaz beste egin zuen, ze alkoholismo modu hau, aldian behinekoa ezin zuen eraman, ez zekien zer gertatzen zitzaion...

...Ernest Hemingway-ek ez zuen erabiltzen bereziki alkohola iturri modura, bizipozagatik batez ere. Berak etorria bazeukan berez. Egia da sakonago begiratzen bada ipuin batzuk idatzi zituenean Madrilen eta oso gertuan izan zuela alkohola, baina baita ere jateko ona ze hori ere miresten zuen, eta biata ere eguzkia, eta kaleko giroa eta zarata eta hizkuntzaren doinua. Eta horrek ere ematen zion poza beraz, ez alkoholak bakar-bakarrik...