"Pampelune rime avec lune”
ITXARO BORDA
 

AMETSA
... enetzat, pertsonalki inportantea da ene biziaren 80% ametsetan pasatzen baitut baina egiazki lanean ari naiz ...

AINGERU EPALTZA  
BILAKATU
... nere lanetan maiz errepikatzen dudan aditza BILAKATU da, nolabait irmotasunaren eta egongaiztasunaren kontra nere buruari jartzen diodan antidotoa da ...
AURELIA ARKOTXA  
BLU
... BLU ez da urdin, urdinek adibidez erran nahi du erdi zuri, erran nahi du ere urdindu, kolorea nolabait dela berdaxka, beraz kolore bat baino gehiago dira ...
ADAM ZAWISZEWSKI  
DZANGA
... Lekeition askotan erabiltzen da, uretara sartzeko momentuan. Akordatzen naiz, lehenengo aldiz, hondartzan etzanda eta umeek gurasoei esaten zien: “goazen dzanga egitera” ...
GOTZON GARATE  
EGIANTZA
... literaturan niretzat hitz batek du indar haundia: EGIANTZA-k, bai nobelak, bai ipuinak, nik idatzi ditudanak eta irakurtzeko ere egiaren itxura izan behar dute...
EDORTA JIMENEZ  
ISPILUA
... ispiluan laburbiltzen dira gure gaitz gehienak: anorexia, espekulazioa -ispilua espekuloa da-, itxuraldaketa, ezina eta nahia, magia, deabruarekin tratua... dena dago ispiluan...
YOLANDA ARRIETA  
ITSASOA
... beti ezberdina, beti hor, etengabe mugimenduan, bizitza bezala...
MANU LOPEZ GASENI  
ÑABARDURA
... hitz potoloez inguraturik bizi garen une honetan, literaturak behar ditu hitzen esanahi berriak, ÑABARDURAK...
PATXI ZUBIZARRETA  
POSPOLOA
... Laura Esquivelek esaten duen bezala, pertsona bakoitzak bere baitan pospolo kaxa bat daukalako eta bakoitzak daki nola piztu, tarteka bere arima argituko duen pospolo hori...
PATXI EZKIAGA  
TOLERANTZIA
... salaketa bat egiteko aukeratu dut hitz bat. Nik uste dut tolerantziari beste maila bat gehiago jarri behar zaiola eta T-ekin hasi ordez B-ez hasi beharko genuke hitz batetara pasa eta hitz hori BARKAMENA da...