“Hiztegia”
URTZI URRUTIKOETXEA
 

ABAZUZA
... guk, Bizkaian, oso mendebaldean, txingarra eta kazkabarra erabiltzeko ABAZUZA esaten dugu eta behenafarroan ere, beraz istorio xelebrea da, mutur bietan eta erdian inork ez erabiltzea...

HARKAITZ CANO  
AGIAN
... aukeratu dut AGIAN hitza badelako makulu beharrezkoa eta dena zalantzan jartzen duen hitz bat, agian beharbada...
ANTON GARIKANO  
BERROROITU
... hasieran zirenak oroitzapen soilak, gero dira berroroitzapen horiek, eta hor da lekua non sartzen den gure fantasia, gure beldur guztiak, gure itxaropenak...
IÑAKI ALDEKOA  
ESKUZABALTASUNA
... bai bizitzan, bai literaturan, zinean, edozein aldetikan, gehien emozionatu izan nauen hitza edo jarrera izan delako...
JUANJO OLASAGARRE  
IDENTITATEA
... gure mundu honetako hitz klabea dela eta aldi berean gartzel bat da, ezin dugu hortik eskapatu...
PADDY REKALDE  
ITSASADARRA
... honen inguruan sortu direlako nire istorio guztiak eta honen inguruan sortu delako gaur egun den Bilbo guztia...
XABIER ETXANIZ  
KATAMIXARRA
... Oñatin katagorriari, urtxintxari deitzen diogun modua, gustatzen zait soinuarengatik eta baita ere niri gogorarazten didalako nere haurtzaroa...
ENEKO BIDEGAIN  
ORTZADARRA
... mundu honetan kolore guztiek behar dutelako ukan bere tokia...
RIKARDO ARREGI  
PARKEA
... hitza gustatzen zait eta kontzeptua ere bai, azken finean, hiriak hartu duen naturaren zati bat da...
ANJEL LERTXUNDI  
TRAPAILA
... bi haize elkarren kontra jotzen dutenean, itsas gainean pixkat ekaizten hasten da eta sortzen dira halako olatu txikiak, apartsuak, guk arkumeak ere deitzen diogunak... eta bizitza ere trapaila da nolabait, haizeek elkarren kontrako eta hortikan onik nola aterako jardun etengabe bat da...
GERARDO MARKULETA  
ZALDIZKOA
... euria haizearekin nahasten denean esaten zaio euria ari duela ZALDIZKOEKIN eta oso polita da eroriko batetik lau hazka egiten asmatzea...