“Bilbo, zubiak eta letrak”
“Ibaiek bezala aurrera egin dezagun, zubiek existitzen jarrai dezaten”.

Hiztegien arabera, zubiek begiak eta burua dute. Arima ere izan dezaketela gaineratzen dute liburuek. Literaturan, zubi batek arnasa sakonki hartzen du. Edozertarako balio dezake: suizidio baten kokaleku bihur daiteke, baina lehendabiziko musuaren lekuko izan ere. Onerako zein txarrerako, zubi gainetik bizitza bera doa. Horregatik komeni da haiku japoniarrari kasu egitea:

PADDY REKALDE
 

San Frantzisko edo Erriberako zubia
...nik uste dut Bilbon zubi gehienak nahi ederrak direla. Zubi hau da oinezkoentzako den bakarra eta aldi berean besteak baino altuxeago dago...Pentsatzen dut balkoi ederra dela bi zazpi kaleek, Bilbo zaharrak eta honek guztiak eskaintzen duen paisaia ikusteko...

URTZI URRUTIKOETXEA  
Deustuko zubia
...ez da Bilbon dagoen zubirik ederrena baina esangura handikoa da eta garrantzi handikoa. Historikoki zabaltzen den azken zubia dugu, hemendik aurrera ezin da jarraitu eta itsasontziak eta errekan gora etortzeko oso garrantzitsua da. Gero bestalde, historikoki Bilbo osatzen duten bi herri batzen ditu, Deustu baten, Abando bestean.
LUTXO EGIA  
San Antongo zubia
Hau da Bilboko zubirik zaharrena. Hainbat zubi egon dira, hainbat bider jauzi da zubi hau...Garai batean hau zen mezetara ateratzeko bidea, zubi honetan hezur mamitzen zen hiri bilduaren bizitza...Nahiz eta zaharrena izan, nik uste dut dela Bilboko zubirik biziena, ze etengabean aldatzen ari da hemendik pasatzen den jendearen fisionomia...
EDORTA JIMENEZ  
Euskalduna zubia
Zubi honek sinbolizatzen du Bilbo hiri espekulatzaile, paranoiko, amnesiko eta xenofoboaren irudia... Hemen heriotza zigilua jarri diote itsasadarrari, izena ere aldatu diote; Portugaleteko itsasadarra da baina orain Bilboko itsasadarra... Langileak desagertu dira...Hor dago Euskalduna jauregia... Garabi hau azkenengo dinosaurioa fosilizaturik... Beraz, itxura batean hau da berritzea eta nire ustez da dekadentzia, Bilboren dekadentzia. Hiri hau ez doa inora...