“Aukeran, nahiago ez”

BARTLEBY, liburu bat arrakastaz argitaratu eta, arrazoi ezezagunengatik, gehiago idazten ez duen idazleari esan ohi zaio, bide literarioa egiteko aukera eduki, eta nahitazko isiltasuna hautatzen duen hari, alegia. Hermann Melville-k idatzitako ipuin batetik dator hitza eta kontzeptua. Han, BARTLEBY izeneko bulegari batek, behin eta berriz egiten dio uko ezer egiteari, honako esaldia erabiliz:

“AUKERAN, NAHIAGO EZ”

HARKAITZ CANO
 



...zenbait aldiz bizitzan esan nahiko genuke aukeran, nahiago ez. Gertatzen dena da ez garela ausartzen...Badago hor poema bat ezetz esatea zein zaila den esplikatzen duena. Nola ezetz esan nahiko genukeenean azkenean geure burua ikusten dugun gure amorraziorako baietz esaten, lehendabizi xuabe eta gero geure burua erreafirmatuz, baietz, baietz eta amorruz eta haserre, baiezkoa esaten dugu eta eskua irekitzen dugu. Eta azkenean konturatzen gara amorruz, ireki dugun esku hori ez genukeela sekula ireki behar izan eta ezingo dugula itxi. Hor dago Bartlebyaren meritua, esango genuke.

...hasieran idazleak igerilekuan gustura sentitzen dira, hau da, salto egiten dute eta uretan daude gustura. Hori da liburua. Baina gero ohartzen dira inportanteena tranpolinean pasatzen den denbora dela...Nolabait, tranpolinean bizitzen geratzen zara, hau da, zuk badaukazu idaztea, badaukazu igerilekura jauzi egitea baina zergaitik jauzi egin han bertan egon bazaitezke Bartleby bat bezala, ikusmira foitik ikusiz eta bebetan erabakiz noiz den salto egiteko momentua...