“ Mantxa aldeko herri koxkor batean...”
PATXI EZKIAGA
 



Kixote Berrondoren arabera
...gauza guztien gainetik uste dut, jatorrizko testuari izan dion zintzotasuna...bai erritmoa, eta bai gero liburuan zehar antzeman daitekeen ironia puntu hori, oso isolatuta dago euskarazko bertsioan ere...

Kixote euskaraz
...funtsean, goitik behera mantendu egin dut. Gertatzen da, euskara batura lerratzeko zenbait aldaketa eta egokitzapen egin behar izan dira. Berrondoren obran hiru erregistroak erabiltzen dira: berorika, hitanoa eta zukakoa...Azkenean errespetatu genituen eta hirurak erabili...

Kixotez esan gabe dagoena
...nik uste dut Cervantesen liburuari buruzko gauza gehienak esan direla. Beharbada nik bat aipatuko nuke: nik uste Kijote aurkikunde berantiar bat izan dela behintzat Espainiko literaturan...

Kixote eta irakurlea
...jende askok pentsatzen du Kijotea haurtzaroan eta gaztaroan irakurtzeko liburua dela eta ez da, hain zuzen ere, bizitzaren ikuspegi oso oso bat dago...Esperientziarekin bakarrik uler daitekeena...

Kixote eta garaiko morala
...Garai hartaraino bizitza ulertzeko beti hartzen zen figura orokor bat, hori zen epaile unibertsala, jainkoa. Erreferentzi puntu bakar gisa hartzen zen...Kijoterekin hori nolabait gainditu egiten da eta beste lerro batetara etortzen gara eta Kijotek irakurlea bere baitara bueltatzen du, bere kontzientziara eta orduan intimitatearen irakurketa berri bat egitera behartzen du, irakurketa laiko bat...

Cervantes eta euskaldunak
...besterik gabe, nik uste dut erabiltzen duela hemendik hara joaten zirenen gaztelera trakets hori irakurlearen arreta irabazteko eta parodia errekurtso literario bezala erabiltzeko...Hortik aparteko beste irakurketak ez dut uste zentzu handirik dutenik...