“Oinez idatzitako liburuak”

John Berger-ek dio, oinez ibiltzea, pentsatzeko moduetako bat dela. Ibili eta pentsatu egiten duten idazleak daude, eta gainera, idatzi egiten dute gero. Ondorioa ibilaldien antzeko liburuak dira, arrastoak osatzen dituzten letrak, bideak diren orrialdeak. Stevensonek bazekien zerbait honetaz guztiaz. Ibili eta ibili egiten zen. Bi gauza bakarrik behar izaten zituen: lurra oinen azpian eta zerua buruaren gainean. Zerua, bidea eta hankak, batzuetan ez da besterik behar. Beti ez baita eskuekin idazten.

MIGUEL SANCHEZ-OSTIZ
 



“Mendian ibiltzeak gauzak ordenuan jartzeko balio izaten dit, edota kontrako bidea eginez, modu jostalari batean erabili ahal izateko moduan, gauzak desordenatzeko. Nire antzera, bakarrik bizi zarenean, zeure buruari hitz egiten amaitzen duzu, edota paseoan zoazela, ahots ezberdinak egiten, txotxongilo antzerki ibiltaria bazina bezala. Ni bizi naizen leku honetarako, eta bisitatu ditudan beste leku batzuetarako ere, balio du honek guztiak. Esaterako, Ozeano Barean dagoen Juan Fernández izeneko irla kurritu nuen goitik behera, liburu bat idatzi ahal izateko. Izan ere lekuak ondo ezagutzeko, ibili egin behar baita, eta nire kasuan, gainera, bakar-bakarrik eta oinez. Taldeka zailagoa da gauzak ezagutzea. Mendira taldean joaten garenean, beste zerbaiterako izaten da”.

ANJEL LERTXUNDI
 



“Flàneur bat, pasealari bat, paseoan ideiei bueltak ematen dizkien bat...Paseoa nire kasuan behintzat, ez da ideien sortzaile, ni paseoan lehendikoko ideiei bueltak ematen ahalegintzen naiz; liburuetan irakurritakoak, idazkuntzaren prozesuan mamitzen ditudanak eta jorratzen ditudanak. Gero, paseatzeko garaian bueltak ematen dizkiet ideia horiei, eta ideia horien inguruan jarduten naiz. Ez dago gauza ederragorik itsasertzean paseatuz izan dituzun ideia horiei bueltak ematen jardutea baino. Niretzat egunak duen plazerrik ederrenetakoada”