“Paradisuaren bila”

Tahar Ben Jellounek esaten duenez, paradisua galdua zuela ohartu zenean hasi zen gizakia idazten. Nonbaiten, noizbait existitu zen ametsezko lurraldearen oroimena bizirik mantentzeko nahiak bultzatu zuen orriak zirriborratzera.
Joan dira urteak, gora egin du argitaraturiko obren kopuruak. Idazleak ez du paradisuaren berririk jaso, baina horregatik ez du adorea galdu. Eta idazten jarraitzen du, egunen batean orrietan trazaturiko mapek lurralde zoriontsura itzularazten lagunduko dioten itxaropenez.

“Badirudi herrialde berri bat eratzen denero aldez aurretik finkaturiko urratsak jarraitzen direla. Lehenik eta behin, aitzindariak heltzen dira, jende indartu eta ausarta, baina, aldi berean, heldugabe samarra. Badakite lurralde basati batean beren buruak zaintzen, baina inozoak dira eta gainerako gizakien aurrean babesgabe sentitzen dira. Agian horregatik utzi zituzten euren jaioterriak. Behin herrialde berriko zailtasunak gainditurik, merkatariak eta tratulariak iristen hasten dira garapena bultzatu eta jabego arazoak konpontzeko, horretarako tentaldi arrazoi izan daitezkeen kontuak beren esku utzita. Eta azkeni, kultura dato, denborapasa, atsedena eta bizitzearen oinazearen aurrean ihesbide izatea beste helbururik ez duen kultura.”

Al este del eden-John Steinbeck

Toni Morrisonen aburuz dugunari heldu behar diogu eta bizitzen jarraitu. Atxagak esaten duen bezala, minak min, nekeak neke, bizitza posible guztietatik hauxe dugu benetako bizitza bakarra.