“Beltzak beltzen inguruan”

Istorio kontalari trebeak izatearen ospea zuten Virginiako esklabu beltzek. Lanaldi gogorraren ostean, loari lapurturiko orduetan, suaren ondoan elkartu eta kontu kontari aritzen ziren, Afrika zaharreko sinismenak, kantuak belaunaldiz belaunaldi igortzen joateko promesari eutsiz. Une horietan sentitzen ziren beltz haiek, Virginiako zerupean, libreen...

Esklabutzari buruzko lehen testigantza haietatik berrehun urte igaro dira. XIX. mendean gaude, Harlemen. Jean Toomer, Langston Hughes, Rudolph Fisher... Beltzek idatziriko liburuak barra-barra irakurtzen dira. Eta beltzek sorturiko musikak ere, jazzak, jarraitzaile ugari ditu.


Gaur egun, Harlem ez da garai batena zena. Adituen ustez, 1929ko krisian jada hasi zen antzematen afroamerikar pizkundearen beheraldia. Alabaina, garai hartan ereindako hazia hortxe geratu zen, eta urtetan zehar hainbat idazle, pentsalari zein sortzaile arduratu dira hazitik sorturiko lorea ureztatzeaz eta zaintzeaz. Zeren Harlem amaitu zen, baina ez afroamerikarren eskubideen defentsa. Borroka horretan pertsona ugari nabarmendu dira, haien artean Toni Morrison bera.

ANTON GARIKANO
 



...berak esaten du, hitz idatzia, gertaera bat idatziz ipintzea dela neurri haindi batean mendeku moduko bat. Berak ikusten du hainbestekoa izan dela beltz jendeak historian zehar pairatu duena, ba esaten dio bere buruari: ni gai izango ez banintz sofritu den guzti hori hitzez idazteko, badirudi bigarren garaipen bat edo emango geniekela horrenbeste sofritu arazi gaituzten horiei. Eta orduan berarentzat idaztea da mendeku bat hartzea, ordain bat hartzea...

...nik ez dakit zenbateraino aritzen den bere liburuetan zurien kontra, ez dakit. Nik esango nuke gehiago aritzen dela bere komunitateko kideentzako idazten. Berak ari dauka zer den, nor den, non dagoen kokatua eta zein den bere funtzioa. Horregaitik berak ardatzat hartzen du beltzen historia eta nortasuna isladatu nahia...