“haur eta gazte literatutaren heldutasuna”
Haur eta Gazte Literatura Unibertsalaren ibilbidea kontuan harturik, euskal kasua nahiko berantiarra. Hain zuzen, Europako herrialde gehientsuenetan XIX.mendean agertu ziren berrikuntzak XX.mendea arte ez ziren gurean aplikatu.

Gaur egun, inoiz baino liburu gehiago argitaratzen dira Haur eta Gazte Literaturaren esparruan, baina horrek ez du esan nahi lan guztiak egokiak direnik. Zenbakien pean bizi garen sasoi hauetan, garia lastotik bereizten lagunduko lukeen kanon edo irizpide zerrenda bat finkatzearen beharra ikusten dute Etxanizek eta Gasenik.

XABIER ETXANIZ ERLE
 



...orain dela 20 urte haurrentzat egiten ziren liburuek bi funtzio zeuzkaten, bata zen plazerra ematea, eta bestaldetik hezitzea, batez ere Euskal Herrian zen hizkuntza aldetik hezitzea...Alde horretatik, egileek eta itzultzaileek erabiltzen zituzten hitzak hizkera, lexikoa aberasteko eta halakoetarako. Gaur egun jarrera hori erabat baztertua dago, askoz gehiago bilatzen delako plazerra, egia da beste funtzio hori betetzen duela eta oso inportantea dela, baina gaur egun idazten da eta batez ere irakurtzen da plazerraren helburuagatik...

...80.hamarkadan 30 liburu edo bakarrik erdaratu ziren beste hizkuntzetara. 90.hamarkadan berriz, 165 liburu izan dira beste hizkuntza batzuetara pasatu direnak. Salto handia gertatu da alde horretatik. Idazleen aldetik ere seiotasun handiagoa ikusi da, profesionaltasun handiagoa ikusi da, gehiago zaintzen da liburua...

MANU LOPEZ GASENI  

...Kanonaren kontzeptua oso eztabaidatua izan da eta gutxienez bi zentzutan uler daiteke. Zentzu batean historian zehar arrazoi desberdinengatik mugarri izan diren obren zerrenda gisa uler daiteke. Bigarren zentzu batean, instituzioak garai bakoitzean balioztatzen dituen obra eta ezaugarri literarioek osatzen dute kanona...

...kritikaren ikuspegitik kanonaren beharra defendatzen dugu, balorazio literarioek erreferentziazko marko baten beharra dutelako, alde horretatik, esan ohi den bezala, araurik gabe ez dagoelako araua gainditu edo kritikatzerik...