“detektibe kontuak”
Detektibeak. Zer itxura du detektibe on batek? Kapela eta gabardina eraman behar ditu, Philipe Marlowek bezala? Ala bibote fin kiribildua, Hercules Poiroten moduan? Emakumea ere izan daiteke, emakume goxo baina aldi berean begi zorrotzekoa, Marple andreñoaren antzera. Eta izen gehiago aipa genitzake, hainbeste detektibe oparitu baitizkigu literaturak!

Agian ez dute zinemarako jauzia egitea lortu, baina euskal literaturan ere aurki daitezke detektibe arras gogoangarriak. Haietarik lehena Martin Garaidi, Jose Antonio Loidiren HAMABOST EGUN URGAINEN obran agertu zen. Gerora etorri ziren Xabier Gereñoren Jurgi kapitaina eta kontrabandoaren inguruko endredoak, Gotzon Garateren Jon Bidart detektibea zeinak Euskal Herrian jazotako hamaika hilketa misteriotsu argitu zituen. Eta ezin genezake ahantzi gazte irakurlea hainbat urtez gozarazi duen Madame Kontxesi, Anjel Lertxundik sorturiko etxeko-andre / detektibe martxa-zalea.
Katea ez da eten. Gaur egun ere badira lanean jarraitzen duten detektibeak, Aingeru Epaltzaren Edu kazetari mozko eta Itxaro Bordaren Amaia Ezpeldoi esate baterako.

ITXARO BORDA
 



...normalean behar lituzke klima bat, klima odoltsu bat eta detektibe plazido bat bezala,...Nire nobeletan ez da klima odoltsurik. Dagoen klima bakarra litzateke, klima soziala, detektibe sentimentala...

...aunitz markatu nauela James Elroyen obrak. Baina horiek ez dira hainbeste ageri Amaia Ezpeldoi sailean... James Elroyek biolentzia edo bortizkeriari buruz duen egiteko edo kontatzeko manera horiek gehiago agertzen dira idazten edo kontatzen ditudan beste ipuinetan...

AINGERU EPALTZA  

...nobela betz batek batez ere lehenbiziko momentutik harrapatu behar du irakurlea, eta horretarako hainbat osagai behar ditu. Lehen lehenik nik uste pertsonaia bat, sendoa...Abiapuntu on bat ere behar da...Eta giro bat. Nik uste noblea beltzaren ezaugarrietako bat giroa, ikuspegi berezi hori dela. Azken batean, nobela beltz batek gizarte jakin bati argazkia ateratzen baitio ikuspegi berezi batetik...

...oso modan dago generoen arteko hibridazioa. Neurri batean ere Rock’n’ Roll nobela beltza da, baina bertze zerbait gehiago ere bada. Bada belaunaldi kronika bat. Eta alde hortatik generoari ez dagozkion ezaugarri batzuk ere baditu...