"Durangoko azoka-
Liburuen eskaintzak"
LANDER GARRO
 

...nik egiten dudan dedikatoria, egiten dut ziuraski liburua zerbait pertsonalagoa bilakatzeko. Liburua inprentatik ateratzen denean berdina da mundu guztiarentzako... Dedikatoria egiten diozuenean irakurle horri edo pertsona horri beste zerbait ematen diozu liburuaz gain, liburua bereagoa egiteko edo...

KARMELE JAIO  

...nire ustez eskaintza egitea da eskerrak ematea. Norbaitek zure liburua esku artean hartu eta irakurtzeko gogo hori agertu duenean eskerrak ematea, hori da niretzat eskaintza bat...

LAURA MINTEGI  
...nik uste dut literatura beti dela komunikazioa... une batzuetan egiten duzu komunikazio hori zuzena eta ez bakarrik zuzena, baita ere pertsonalizatzea, ...begietara begiratu irakurleari eta gerora egongo den komunikazio horren lehen pausoa da esatea: hau zuretzat ere egin dut eta hemen daogena zuretzat ere badoa. Ideala izango litzateke feed-back-a egotea, eta batzuetan gertatzen da...
PAKO ARISTI  
...nik uste dut erosten duenari ilusio pittin bat egiten dion zerbait dela eskaintza, eta hurbilketa bat idazlearengana beraien aldetik...