“Elurra, euria, lainoa, lanbroa”

“Hiztegiaren arabera, atmosferako ura tantetan erortzerakoan sortzen den fenomenoa dugu euria. Hiztegiak dio hodeietatik maluta zuri gisa erortzen den ur izoztua dela elurra; lurrarekin kontaktatzen duen hodeia lainoa; gauez, tenperatura jeistearekin batera, landare zein zuhaitz hostoetan azaltzen diren ur tantatxoak lanbroa. Baina literaturak frogatu digu azalpen fisiko arrazionalistetatik haruntzago badirela bestelako moduak elurra, euria, lainoa, lanbroa izendatzeko”.

JOSE LUIS PADRON
 

...euriak, lainoak, elurrak, eta orohar urari lotutako figura guztiek, nire ustez, hizkuntza, herri eta izaera modu baten erreferentzia funtzioa daukate hainbat idazleren obran, gure literatura modernoan batik bat, batzuetan gordeago eta bestetan ageriago azaltzen zaiguna...Baina elurrak baino, lainoak baino, euriak gozatu du batez ere euskal idazle garaikideen gehiengoaren fortuna sentimentala...

...gure beldurrak, eta lotsak gainditzeko garaiak ere hitz egin du hizkuntza horren bitartez, ingurua aztertzekoa, eta gauza politekin amets egitekoa. Hori dena dira euria, erreka, itsasoa, lainoa, elurra...Egoera animiko bat islatzen dute gure literaturan. Bihotzari lotuak daramatzagu. Euririk, lainorik edo elurrik gabeko herria ez da gure herria...