“Luma eta Pintzela”
Erramun Landak Atxagaren zenbait poema irudikatu zituen “Muga Iragankorra” izeneko liburua. Hamazazpi poemen ondoan beste hamazazpi poema irudiz sortu ziren.

Patxi Ezkiaga kontrako norabidea hartu zuen. Concetta Probanza “Mahats-denboran” saileko koadroetatik zenbait poema idatzi zituen. Kasu horretan, kolorea eta lerroak bertso bihurtu ziren.

ERRAMUN LANDA
 



Nola ilustratzen da poema bat?

-...poema bat da idatzia eta beste poema bat da pintatua. Pintura bera poema bat da, pintura tartean poemak daude zintzilikatuta eta poema idatzien tartean poemak daude baita ere zintzilikatuta...

-...konklusio modura esan dezakedana da izugarrizko ahaleginez, bizitzako ordurik edo momenturik hoberenak horretara dedikatuta eta bizitza horretara dedikatuta...horrela ahal duzu lortu bakarrik poema bat. Baina ez da margozten poema bakarra, margoztu behar dira milaka poema poema bat margozteko azken finean.

PATXI EZKIAGA  

-...nik frogatuta daukat segun eta ze nolako poesia mota idatzi nahi dudan, askotan nik badakit zer musika jarri behar dudan...segun eta zein giroan sartu nahi duzun...Musika ere izan daiteke nire ustez osagarri oso interesgarria...

Nola idazten da koadro bat?

-...nik uste dut koadro batekin hitz egin daitekeela pertsona batekin hitz egiten den bezala. Elkarrizketa bat da, zure eta koadro hori egin duenaren artean, suposatzen delako nolabait, koadro hori pintatu duenak munduari buruzko bere ikuspegia eman duela, edo momentu batean sentitzen zuena...Ni saiatzen naiz koadro hori egin zen momentuan pintoreak barruan sentitzen zuena eskaini ziezagukena jasotzen...