“Sormena lanbide”
JUANRA MADARIAGA
 



-...nik nire poemak eskuz idazten ditut, normalean eskuz idatzitako ere errepasatu egiten dut, eta errepasatutakoa gero ordenagailura pasatzen dut...gustatzen zaizkit beti boligrafo beltzak, ez dut inoiz gorriz edo urdinez idazten beti beltza izan behar da...

-...orriaren aurrean jartzen garenean nik uste dut premeditazioz egiten dugula, seguraski ideia bat azaltzeko jartzen gara folioaren aurrean eta ez dut uste disziplina horren pean lan egiten dugunik, hau da, hartu folioa eta ea zer agertzen zaigun. Nik normalean egiten dudana da folio baten aurrean jartzen naizenean zerbait berezi edo zehatza adierazi nahi dudalako eta folioan printzipioz ez dit beldurrik ematen badakidalako nere menpean dabilela...

-...nik normalean poema bat amaitzen dudanean gorde egiten dut eta handik bi astera edo hilabete batera edo, berrikusi egiten dut eta orduan konturatzen naiz poema horretan zerbait falta den, luzeegia ote den...Orduan da, bigarren orrezkera egiten dudanean konturatzen naiz poema ahula edo indartsua den...Sentitu egiten da amaiera jarri duzula.

PATXI ZUBIZARRETA  

-...betidanik zaindu izan dut idazketa, txiki-txikitatik eramaten nituen libretak, paper berezi batean, margoak...Nire ametsa izaten zen luma polit bat erostea baina ezinean ibiltzen nintzen. Luma asko erosi nituen urtetan eta denak ere kaskarrak, ez zutenak ondo idazten...Bai paperak, bai lumak, beti asko zaindu izan ditut...

-...nik orri zuriari ez diot beldurrik, nik beldurra izatekotan diot hurrengo obrari, hurrengo obraren nondik-norakoak argitzen zaizkidanean orduan orri zuriak ez nau beldurtzen, kontrakoa, ezta?...

-...bi idazle mota edo bi jarrera nagusi ikusten ditut nik literaturan. Idazle batzuk uste dute idazketa abentura bat dela eta zentzu hortan abiatu beharra dagoela, eta ondo dago egunero idaztea...baina beste batzuk esaten dute ez direla idazten hasten bukaeraren berri duten arte, hau da, eskema garbi garbi bat duten arte