“Letren arka”

Hasieran, sugea daukagu. Genesisetik gaur arte animalien ahotsa behin ere ez da isildu. Esoporen fabuletatik Kafka “Itxura aldaketa”-ra, eta horien ostean ere, animaliak metaforen jaun eta jabe izan dira. Idazleak jakin badaki urtxintxa bat urtxintxa bat dela, baina hori baina gauza gehiago ere. Dena da posible letren artean.

UNAI ELORRIAGA
 

-...animaliak ikusten ditut ikuspegi antropologiko batetik, animalia batek, igel batek edo sugandila batek pentsatu egiten du, erabaki egiten du, eraso egiten dio animalia bati, baina horiek guztiak dira pertsonen kontzeptuak, ez dira animalien kontzeptuak...Animalien jokaerak erakusten digu pertsonak nolakoak garen, pertsonaren izaera ikusteko, ulertzeko animaliak erabiltzen ditugu...

-...guretzeko txikiak garenean nabarmena da hori, animaliak, intsektuak...beste mundu bateko izakiak dira, martzianoak bailiran. Eta gerora ere. Nagusitan gauza asko ikasten ditugu baina oraindik ere misterio hori, beste misterio asko bezala:heriotza, gaixotasun asko etab...; animaliak ere beste misterio bat dira...

JOXE MARI ITURRALDE  
-...teknika aldetik idazle batentzat oso lagungarria da, metaforak, konparazioak eta idazteko momentuan animalia batek azko laguntzen zaitu...

-...mendetan zehar animalia batzuk Bestiarioan, hasi ekialdeko literaturan eta Bilbian bertan azaldu direnak on eta gaizkiarekin lotura dutenak, deabruarekin, erlijioarekin lotura dutenak, gargolak esate baterako, sugeak, arrano itxurako txori gizonduak...Bestiario deitzen den multzo horretan sartzen diren animaliak sinbolikoki eta izan duten pisu berezi bat...