“Coetzee:
behatzaile baten harira”


Zenbait urtez Literatur Nobelerako hautagaien zerrendan egon ostean, iaz azkenean saria bere egitea lortu zuen John Maxwell Coetzeek. Hegoafrikarraren literaturak hori eta gehiago merezi duela argi badago ere, Suediako Akademiaren erabakiak harriturik utzi zuen letren komunitatea, ez baitzuten espero Coetzee Nobel saridunen artean hain azkar ikustea. Are txundigarriagoa izan zen sari banaketaren egunean Coetzee jendez beteriko areto baten aurrean hitz egitera ausartu izana. Izan ere, nahiko ezaguna da idazleak agerraldi publikoei dien ikara. Ez du elkarrizketarik emateko ohiturarik. Birritan jaso du Booker saria, baina behin ere ez zen hura jasotzera joan.

HARKAITZ CANO
 



-...iruditzen zait oso pesimista dela, galtzaileekin oso lotua...berak garbi dauka galbidera goazela pertsona bezala, gizadi bezala, eta orduan esaten du galbidera goazen bitartean behintzat ikasi dezagun zerbait...gero ohartzen da ezetz, galbidera goazen bitartean ezer ikasi ez arren gutxienez kontatu dezagun...azkenean geratzen zaion sostengu bakarra bere pesimismo absolutu hortan da kontatzea eta hori da bere liburuetan gehien estimatzen dudan gauzetako bat, frakasatzeko predisposizio bat eskatzen dio irakurleari...

-...iruditzen zait Hegoafrikak testuinguru bezala badaukala abiapuntu tranpolin potente hori. Eman dezagun Hitlerren errejimenaren pean bizitzen zirenak eta haien ondorengoek bizi duten erruduntasun konplejo horren antzeko zerbait...oso desberdina izan arren, bada testuinguru oso potente bat bai bizitzeko eta jakina, horri buruz idazteko ere bai, baina iruditzen zait ez dela hori bakarrik, hau da, Hegoafrikari buruz ezer ez dakien pertsona batek ere ikaragarri estimatuko luke liburua nahiz eta ez egin irakurketa politiko bat...

OSKAR ARANA  
-...nik uste izugarrikeriak kontatzen dituela bere obran eta izugarrikeria horien aurrean irakurlea da asaldatuko dena edo ez dena. Berak, kontatzaileak ez du inoiz ikuspegi moral bat hartzen...behatzaile zorrotza da, egiten ditu deskripzio oso zorrotzak, zehatzak eta izugarrikeriak deskribatzen ditu batzuetan eta benetan asaldagarria da nola kontatzen dituen...

-...zeharka ere seguruenik presentzia oso handia du bere obran, biolentziak, errepresio politikoak, banakoek edo gizabanakoak inguru latz batean hartzen duen jarrerak...horrek badu presentzia baina nik ez nuke esango hor agortzen denik bere gogoeta edo obraren tematika. Askoz tematika aberatsagoa da nire ustez...