Paperezko lurraldeak

Lurralde imaginarioak ez ditugu mapa arruntetan aurkituko, baina betidanik ezagutuko bagenitu bezala mintzo gara haietaz. Azken batean , horretan datza literaturaren magia: fikzioa errealitate bihurtzeko gaitasunean alegia. Horregatik datorkigu burura itsasoaren zurrumurrua Joseba Sarrionandiaren Kalaportu zein Txomin Agirreren Arranondo aipatzen diguten bakoitzean...

JOAN MARI IRIGOIEN
 

-...herri mitiko hoiek eraikitzea askatasunaren izenean egin izan da, askatasun handiagoa ematen dit horrelako gauza batek...Hor hegan ibili naiteke batetik bestera, inork konturik hartu gabe...

-Altza:...ni hemen bizi naiz, hemengo giroa ni txikian nintzenean giro rurala zen, hau dena berde berdea ezagutu nuen eta etxerik gabe apenas, eta gero ikusi dugu 30-40 urteko prozesuan txikizio izugarria izan zela, eta gainera txikizio honek oraindik aurrera jarraitzeko asmoa du...hemen zemento kupoa aspaldi bete zuten nire iritziz...

AURELIA ARKOTXA  
-Muga: ...ni mugakoa naiz eta nolabait mugak berak irekitzen ditu ate bereziak, laberinto baten bezala eta orduan zuk erraten ahal duzu zu lurralde imaginarioetara zoazela, baina azkenean errealitateari estuki lotua den zerbait da eta iruditzen zait hor badela gune bat non errealitatetik imaginariora zoazen eta pasabide horretan dabilela idazlea...

-...idazlearen borroka, ahanzturaren kontra egiten duen borroka hori modu batean edo bestean alferrezkoa da, zeren da azkenean heriotzaren kontra joatea...bainan erran dezaket ez dela bakarrik idazteari lotua den zerbait, edozein pertsonaren biziarekin lotua den zerbait da...Dena, oro, noizbait, ez bada gaur, bihar; bihar ez bada, etzi; edo gero urrun urrun batean, nolabait desagertzen da edo aldatzen da hainbeste non ez den gehiago existitu zen hura...