Jorge Luis Borges
“Borges, hamaika hitzetan”


Jorge Luis Borgesek oso maite zituen zenbait hitz aztertuko dira erreportajean: Aleph, Biblioteka, Borgestarra, Fikzioak, Islandia, Labirintoa, Pudorea, Paradoxa, Plagioa, Spinoza eta Tigrea

ANJEL LERTXUNDI

 



PUDOREA
-...Borges, besteak beste oso koketoa zen eta orduan izaera horrek nolabait markatzen du gero esan gabe uzteak, zerbait esan gabe uzteak etab...Bada sedukziorako formula bat ere eta nik uste dut horren atzean badagoela irakurlea seduzitzeko formula bat...

BORGESTARRA
-...Nik ez dakit jendeak esaten duenean Borgestarra, zer esan nahi duen oso zuzen, labirintikoa esan nahi duen, edo intelektual kutsukoa esan nahi duen...Danteskoa esaten denean badakit zer esaten den edo Kafkianoa esaten denean zer esan nahi den ulertzen dut...

JUAN GARZIA  
BORGESTARRA
-...abusatu egiten da, holako hitzez beti abusatzen da: Kafkianoa, Danteskoa... Eta Borgesek ere badu kategoria hori eta beraz kondenatua dago Borgesen izenean Borgesekin zerikusia ez duten gauza asko sartzea bere kategoria horretan...

FIKZIOAK
-...fikzioak...ipuina beti hurbilago dagoela esaten da eta nik uste dut horrela dela genero gisa olerkitik eleberritik baino. Eta gero narrazioaren eta, Borgesenak beti du puntu hori, saiakeraren arteko bereizkuntza horrek ez du zentzu handirik, ez dakit inoiz izan duen, baina bereziki Borgesen literaturatik aurrera, asko egiten da genero bat bietatik daukana...