Truman Capote
“Kameleoiaren musika”


Truman Capotek, Estatu Batuetako enfant terribleak itxuren atzean ezkutatzen zena ikusteko dohai berezia zeukan. Are gehiago, inork baino hobeto jakin zuen itxurakeria hura guztia letretara eramaten.

XABIER OLARRA
 



-...gero zer izango zen bere lehenbiziko nobela horretatik ikusten da... berak esaten duenez behintzat zortzi urtetatik hasi zela idazten eta zortzi urte zituenetik hemezortzi urte zituenerako berak esaten du bera idazle egina zela...Adin horretan egiten zituen kontakizunetako batzuk garai hartako literatur aldizkari inportanteetan argitaratzen ziren...

-...ez dakit pertsonaiaren biktima izan zen...berak esaten zuen krisi pertsonal eta literario handi batean bizi izan zela 1970 inguruan...ekiten zien zenbait lani baina ez zituen lanak bukatzen eta ezin horrek ekartzen zion alkoholera jo beharra, eta idazle izatearen lan gogor horri ekiteko beste zenbait baliabide erabili beharra eta horrek berak ekarri zion hondamendia...

-...oraindik ere nik uste dut jende askoren gogoan dagoela eta gehiago ere esango nuke, nik uste eragina ere oraindik haundia duela...