“Zinema eta literatura”

Zinema eta literatura, zeluloidea eta papera, gertuko munduak dira nahiz eta batzuetan zaila den haien arteko lotura antzematea. Egiazki, film onenaren Oscar saria jaso duten lanen ehuneko laurogeita bosta liburu baten orrietan oinarriturik dago. Baina hara hor paradoxa: ikusleen gehiengoak, behin filma ikusita, liburua askozaz hobea dela esan ohi du.

ARANTXA URRETABIZKAIA
 



-...ez da beti liburua hobea, ateratzen dira pelikula ederrak liburu kazkarretan oinarrituak eta alderantziz...

-...Zergatik panpox-en pentsatu nuen: demagun liburu hau badela nire seme bat edo nire alaba bat eta alaba hau bere bikotearekin bizitzera joan dela, ba oso ondo, ikusiko dut zer emaitza ematen duen horrek, baina ni ez naiz sartuko horren bizitzan. Ikusiko dut nola bizi den nere alaba ni gabe eta horrek salbatu ninduen...

-... ”Zergatik panpox” nik uste dut ezinezkoa dela zinemara eramatea, liburuan kontatzen dena da emakume baten bizimodua jaikitzen denetik oheratzen den bitartean. Baina ajoladuna ez da berak zer egiten duen egun hortan, horrek ez du interes handirik. Kontua da berak hori egiten duen bitartean zer pentsatzen edo zer sentitzen duen. Eta hori da, hain zuzen, zinemak nekez eman dezakena.


XABIER ELORRIAGA  

-...gertatzen dena da, batzuetan liburu batetik zinegile batek hartzen du ideia bat, ideia berezi bat, agian ez garrantzitsuena, eta hortik ateratzen du pelikula bat, gutxienez liburua bezain hobea...

-... Arantxa da poeta eta denak bere liburuan dauka maila poetiko bat... oso sensitiboa da... eta zuk ezin duzu hori erakutsi. Badauka argi bat, erritmo bat, ezin dela eraman zinemara...

-... nik aldatu dut gauza bat, hori ez dago liburuan edo ez dago hain argi. Nik egin dut errekurso bat, hori bai dela zinematografikoa, flashbacka ipini... Bazen anbulantzia bat Donostiko kaletatik... eta ez dakigu zer gertatzen den. Hori ez dago nobelan, hori da hartu nuen litzentzia bakarra jendea harrapatzeko...