Xabier Gereño, bizitza literario bat
XABIER KINTANA
 




-...Gabriel Arestik definitzen zuen Xabier Gereño inurritxoa bezala, iñurritxo ikaragarria... langilea, hau da, bere txikitasunean, txikitasunean esan nahi dut bere enpresaren edo ahalmenen pertsona bakarra baitzen, baina oso langilea zen...
-...helburu bat jartzen zuenean helburu hori bete arte jo eta ke lanean aritzen zen eta beti zegoen jendea elkartzen, euskal gauzetarako indarrak biltzen. Ez zen batere zalaparta, eztabaida eta elkar haserratzeko kontuen aldekoa, baizik eta guztiz kontrakoa....
-...Literaturan ere izan du bere garrantzia eta hor ere nik esango nuke antzeko lana egiten zuela, ez oso lan beharbada disdiratsua, baina bai hasiberrientzat, euskarara hurbiltzen zirenentzat...euskara errazaren kontzeptua oso ondo erabili zuen Xabier Gereñok...Beti izan du garbi berak ez duela idazten halako gutxiengo hautatu eta oso jakitunentzat, baizik eta herritar normalentzat...
-...Xabier Gereñok euskara batua bultzatu zuen, ez halako filologo edo literato baten ikuspuntutik, baizik eta logika matematikotik. Bera nolabait enpresa gizona eta kontabilitate munduakoa zen...argi eta garbi konturatzen zen ez zegoela modurik Euskal Herrian dugun populazioarekin ez testu libururik ateratzeko, ez nobela tirada haundiak ateratzeko...hizkuntza eredu batu bat ez genuen bitartean. Eta alde horretatik nazio kontzientzia eta utilitarismoaren ikuspegitik nik uste dut, eutsi ziola euskara batuari eta bultzatu lehenengo momentutik, eta arrazoia zuen gainera...