Ehun urte eta gero, euskaraz
JOSE LUIS PADRON
 




-...beti berri diren poema batzuen aurrean aurkitzen gara orain dela 80 urte idatzitako poema hauek irakurtzerako orduan. Berriak zergaitik? Haren gaiak ere eternalak direlako eta gu edonoren bizitzan zerikusi eta esanahi bete-betea duten gaiak tratatzen dituelako bere poemetan... Niretzat opari bat izan da liburu hau euskaratu ahal izatea eta askotan sentitu dut Nerudak berak ez ote dizkidan euskarazko poema hoiek diktatu...
-...Neruda niretzat orijinala da sakon-sakonetik, uste dut asmatzaile ausart modura sorkuntza ahalmena jario etengabean duen poeta dela. Garbi komunikatzeko duen gaitasuna ere liluragarria iruditzen zait eta paregabea du gu edonorena izan daitekeen sentimen mundua sortzeko erreztasuna

MIRARI GARCIA DE CORTAZAR
 
-...Garrantzitsua da nire ustez XX.mendeko poesia laburbiltzen duelako ia. Berarengan aurkitzen ditugu garai hortako ia mugimendu guztiak: sinbolismotik hasi, surrealismotik igaro eta gizarte kritikaraino edo salaketaraino...
-...berak uste zuen bere poesiarekin edo poesiarekin nolabait mundua aldatu zitekeela... eta bera zela bitartekari bat poema hoien bidez publikoarengana eta masengana heltzeko... eta haiei adierazteko eta iritzea eskatzeko edo erantzuna eskatzeko...