"Lotsati, olerkari goiztiarra"
GURUTZ OLASKOAGA
 



-...nik banekien etxean entzunda, osaba neukala oso gazte hil zena, poesiak eta teatroa ere idazten zuena "El dia" aldizkarian argitaratzen zituena bere poesiak...Egun batean pentsatu nuen familian poesia horiek ez zeudela bilduta eta Diputazioko liburutegira joan nintzen eta poemak jaso nituen....eta familian banatu nituen...
-...noski, gure familia abertzalea da eta bera ere bai, baina gehiago zegoen interesatuta amodioa, sentimentuak...gauza horiek, pixkat ezberdina, ez zen garai hartako aberriaz ari...

KELMEN SARASOLA  

-...Berak antolatzen zituen etxean egiten ziren ospakizunak. Antzezlanak idazten zituen eta anai bakoitzari paper bat ematen zigun, bederatzi anai-arreba ginen, eta bera apuntadore bezala egoten ze, hortaz arduratzen...
-...baina gerora ikusi dut, irakurrita bere olerkiak, kezka asko zituela bere barruan: aberri zalea zela, euskara zalea zela...kezka sozialak ere bazituen olerki batzuetan ikusten den bezala...eta hor ezagutu dut beste anai bat...
-...bera frantsesa ikasten ari zen, ingelesa ere bazekien. Guk Gipuzkoan bagenuen enpresa bat, baina berak enpresa baino, uste dut bere helburua zela letrak, literatura edo klaseak ematea...

EDURNE SARASOLA  

-... asko irakurtzen zuen, El dia irakurtzen zuen asko, Euskadi ere bai eta gero liburu haundi bat: El dia de los vascos...
-...Gurutzek oso goiz idazten zuen, mendira ere joaten zen oso goiz. Pianoa jotzen zuen, biolina ere jotzen zuen zeozer, gurekin oso ondo portatzen zen...