Ijitoak, hain gertu hain urrun
JOSUNE MUÑOZ
 



-...Euskal Herrira heldu ziren ijito taldea kalderas etniakoak ziren eta Bohemiatik etortzen ziren oso jantzi koloretsuekin...ijitoen artean badago urrea soinean eramateko ohitura. Orduan imajinatu garaiko euskaldunentzako zer nolako sorpresa eta gauza berezi eta berria izan zen...

ALIZIA STÜRTZE  

-...baziren ijito talde batzuk lan berezi batzuk egiten zituztenak eta hoiek nola edo hala nahiko integratuta zeuden nahiz eta nomadak izan...Donibane Lohitzunen eta Ziburu aldean historikoki ere agertzen da kaskarot delako taldea ijitoena, batzuk esaten dute ijitoen eta agoteen nahasketa omen dena, kontua da hor ikusten dela talde bat ijitoekin zerikusia duena, jakina, euskara erablitzen duena eta gizonezkoak arrantzaleak eta emakumeak arrain saltzaileak direnak...

MARIKITA TANBURIN  
-...XV.mendean agertu ziren buhameak hemengo herrietan , badakigu XVIII. Mendetik bederen bizi direla. Hastapenean ibilkariak baldin baziren aspalditik bertakotuak dira eta euskal deiturak dituzte, baita euskaraz mintzo dira, bainan badute beste hizkuntza bat ere beraiek erremetzela deitzen dutena... eta oraindik bizi dena...