Urte bete Monterroso gabe
GERARDO MARKULETA
 



-...nik uste dut Monterrosok egin zuela kiribil bat, atzera pauso bat gero aurrera egiteko. Mundu klasikora joan zen eta gero Cervantes eta Kafkaraino heldu, eta orduan bere Hegoamerikako filtro guztiarekin bota zuen bere literatur ariketa...

-...berak era askotako testuak idatzi zituen, ipuinaren ingurukoak, ipuin, alegi mingotsak. Ipuin literario modernoak idatzi zituen baina alegiak, fabulak berreskuratu zituen eta itxuraldatu. Baina berarentzat denak literatur testuak ziren, onak edo txarrak...

-...zehaztasuna aipatuko nuke nik. Borgesengatik aipatzen da askotan, baina nik uste Monterrosorengan betetzen dela benetan hori: “Berba bakoitza bere lekuan eta berbarik ez soberan”...

IBAN ZALDUA  

-... alde batetik ezaguna da mikro-ipuina eta ipuin hiper laburra duin bihurtu zuelako. Lehendik existitzen zen genero bat da agian beste genero batzuekin nahastuta edo barruan, baina bera beste egile batzuekin batera gehien egin zuenetako bat izan zen hauek agertarazteko... Horretaz gain, saiakera eta fikzioaren nahasketak ere landu zituen eta nahiko goiztik gainera...

-... eta bestetik, bere ekarpenik haundiena nik uste eta ni ipuinlaria naizen heinean , bere ipuinak direla, mota askotakoak. Nahiz eta gutxi izan kopurua, bati oso zorrotzak...

-...nik uste badagoela beste ezaugarri bat inportantea dena eta bere ironiarekin lotuta dagoena neurri haundi batean; nahiz eta idazle oso kritikoa izan, ezkertiarra eta horregatik sufritu egin zuena gainera...ez da idazle panfletario bat...