Europa berriko literatura
KEPA MURUA
 



-Herrialde berri hauetan gaur egungo literatura bultzatzen da eta pentsatzen dut planteamenduak berdinak direla autore guztientzako; alde batetik, tradiziozko literatura aztertu eta bestetik, gaur egungo literatura aztertuaz ikusi nondik nora dihoan ahots bakoitza.Bestalde, politika ere aipatu behar da, herri hauetan politika oso gogorra da, historia oso gogorra izan da...

RIKARDO ARREGI DIAZ DE HEREDIA  

-... batez ere irakurri ditut Poloniako poetak, lehena izan zen Herbert,...harritu egin nintzen liburu horrekin eta hor egiten zen poesiarekin eta Herberten bidez ezagutu nituen gero beste Poloniako poeta batzuk...Ez dakit nori irakurri nion XX.mendearen bukaeran egin den poesiarik onena polonieraz egin dela eta igual hori egia izan daiteke...

-...beraiek ezagutu zituzten Hitler, Auschwitz...Gero stalinismoa ere ezagutu dute. Nik uste dut ikusi dituztela gauza asko... eta orduan jakin izan dute horri buruzko hausnarketa sakona egiten...

MARTA SADOWSKA  


-... Polonia Europaren erdian dago, gurutze batean dago. Orduan beti han topatzen dira kultura guztiak, bai ekialdekoak eta bai mendebaldekoak. Agian poesiak elementu asko hartzen dituenean aberatsagoa da...
MAITE GONZALEZ ESNAL  


-... hor badago nahasketa bat, hori da tele Europa hortan ematen den umore berezi bat, garratza. Nik uste dut kultura juduak ere bere eragina izan duela hor. Oso garratzak dira eta gainera bere buruarekiko ere oso garratzak, ironia zorrotzekoak...