absurdoaz, bi ikuspegi

JUAN GARZIA
 



-...dena dela, nik uste dut autore adina joera daudela, etiketa hori jarri zaio, absurdoarena, baina bakoitzarena nahiko joera desberdina da...

-...nahiz oso konkretuak diren Kafkaren piezak, badago hor zerbait erabateko metafisikoa eta ez hain historikoa. Becketten kasuan, esate baterako, koiuntura historikoa, bai Irlandarena berarena eta bai izan dituen gerrarenak;... gizakiaren fisikotasun hori gehiago ageri da.

-...Bide batez nik uste dut ez bakarrik desberdinak direla, baizik hain idazle haundiak dira, hasi eta bukatu egiten dutela bide bat. Nire ustez hoien imitazioa ezinezkoa da eta egiten denean oso karikatura xelebrea ateratzen da...


MAITE AGIRRE  

-... Beckettekin sintetizatu egiten da hori dena. Nik pentsatzen dut Becketten gauzarik inportanteena izan dela hizkuntzarena, bere pentsamendua horri buruz eta horrekin batera eguneroko bizitzaren absurdoa...

-...gure bizitzari buruz adierazten dugun guztiak ez duela balio ezertarako eta batez ere ez duela balio komunikatzeko...Komunikazio-Inkomunikazio adibidez Mikel Laboak egin zuena eta guk horrela ikusten genuen orduan, musikatik abiatzen da eta kantua bihurtzen da momentu batean oihu bat eta oihu hori bihurtzen da isiltasuna...

-...gauzak aldatu egin dira eta nahiz eta diskurtsoak azkenean betikoak izan, gaur egun ez dira adierazten berdin, erabiltzen dugun hizkuntza arinagoa da eta horrek agian ematen du diskurtso bera arinagoa dela, baina diskurtso bera da: inkomunikazioa, hutsunea, gizarte honetako bakardadea eta batez ere absurdoa...