...eta historia nobela bihurtu zen

JABIER ROJO
 



- “Eneko Agerroa” Jon Etxaideren laugarren eta azken nobela historikoa izan zen, 1981ean argitaratua. 50. hamarkadan idatzitako nobelen oinarri berean mantentzen da hontan ere.


- Jon Etxaiderengan eragin nabarmenena Domingo Agirreren nobelagintza izan zuen.


- Etxaideren nobeletan azpimarratzekoa da konfliktoaren auzia. Berak garrantzi handia eman zion honi eta Domingo Agirreren nobelagintzan ez bezala, Etxaidek konfliktoa du ardatz.


- Nobela historikoa beti parekatu da best-seller fenomenoarekin. Ez dakit horregatik ez ote dioten kritikoek kasu gutxiegi egin. Azken urteetan aurreiritziak alde batera utzi dituzte; errealitate eta fikzioaren harremana eta muga zein den eztabaidatzen dute eta sarri fikzioa ez ote den egia bihurtzen ari galdetzen dute.