Mikel Zarate, 25 urte eta gero


ANDER MANTEROLA
 

-...Mikel Zarate izan zen Lezamako gazte alai bat, kontalari primerakoa, pelotari ona, beti erronkan egiten ebana bere buruagaz be bai. Oso herrikoia, herriagandik xurgatu eban bere euskera... eta aparteko modu batez goi mailaratu eban...

-...beste ardura bat be baeukan: ez urrindu gehiegi herriagandik, herriari berari emon behar deutzogu euskera landua...



ASIER ASTIGARRAGA
-...Mikelek zama haundiak hartu zituen bere gainean, eta sorbalda gainean hartu beharrean hartu zituen bihotzaren gainean eta bihotzaren gainean hartutako zama horren ondorioz hil zen, bihotzak leher egin zion...

-...mozorro gizona zen Mikel, mozorroz beteta agertzen da beti bere literatura. Mozorro bidez adierazpenak egiteko modurik egokiena alegietan topatu zuen lehenik eta behin...


JUAN LUIS GOIKOETXEA  
-...jakituria handikoak baditugu, Zaitegi, Orixe..., eta nik halakoen artean sartuko nuke, asko dakien pertsona, ausarta, beti lehian ibili izan dana...txinga eroaten baietz irabazi, esku pelotan baietz, sariketa literarioak baietz eskuratu...hori izan da bera, lehia. Eta pertsona moduan ezetz esaten ez zekiena, eta azkenean...bere burua lehertuta joan zana.

-...bera idazlea da, baina Cortazarrek esango lukeen moduan ez testuan geratzen dena, bera dabil ikuskera bat, mundu ikuskera bat eskaintzen...


RITXAR ZARATE  
-...esaten eustan: euskerazko artikuluak irakurtzen dozuz? Zetako? Hiztegiagaz joan behar dot Bilbora, ez dot piperrik be ulertzen. Eta orduan horrek gauzak min egiten eutsen...

-...berak gura izan eban danok ulertzeko euskerea...eta horregatik idatzi eustan artikuloa Deian, “hau erraz ulertuko duzu Ritxar”, batuaz idatzita...

-...txokoan bera sartu eta normal normal egiten genun euskeraz, eta bera barik erderaz... horregaz esan gura dot Mikel leku guztietan egoten zela sartuta...bizi-bizia zan, ez dakit zelan esplikau, bere ondoan egon behar...