Larreko jaunaren bila


JOSEBA LAKARRA
 

-...Lazarragari tokatzen zaionean bakarrik poesia azalduko balitz..., oso garrantzitsua izango litzateke, baino nik uste areagotu egiten duela ikaragarri prosako zati bat izatea eta ez izatea nolanahikoa, baizik eta artzai nobela bat: sirenak, mitologia... aipatzen dira.

-...horrelako gauza bat ez du inork bere kabuz Larrean egiten. Nabarmenki ere zerbait irakurri zuen, inguruko literaturarekin harreman bat izan zuen. Eta ez zen B mailako literatura artzain nobelena...

-... aipuren bat bere existentziaz agian bazen, baina bere literatur lanaz ez genekien ezer. Ezin dugu esan galdutako euskal literatura berreskuratu dugula zeren galdutakoak erreferentziren bat eskatzen du eta kasu honetan ez genuen horrelako ezer eta pentsatzen dut honek dexenteko aldaketa ekarri beharko lukeela, euskal textuen tradizioan behintzat


PRUDEN GARTZIA
-...idatzi zuela, hori ezaguna zen...batez ere bere familiarena, bere leinuarena. Hori zen berari buruz genekiena eta hortik aurrera gutxi. Jaun noble bat zen, ez oso aberatsa itxura guztien arabera.

-...euskal errenazimenduak bereziki badauka leku enblematiko bat Euskal Herrian eta hori Oñatiko unibertsitatea da. Oñatiko unibertsitatea da berak gertuen zuen unibertsitatea...

-...kontutan hartu behar dugu sasoi hortan Euskal Herriko nobleak, hegoaldekoak bederen, batez ere espainiako erregearen zerbitzura zeudela, Felipe II-ren zerbitzura...

-Testuak osorik irauliko du Euskal Herriko kultur historia edo historia intelektual guztia, oso osorik.

JERARDO ELORTZA  
-...hori zen leinuaren sortetxe jatorrizkoa, gero zabaltzen dena bai auzoan eta Oñatiko kaleetan, ikusi besterik ez dago zenbat lekutan agertzen den lazarragatarren armarria, hau da, galsoro batean oreina eta gainean arranoa...

-...ez da ahaztu behar Oñatin XVI.mende erditik unibertsitatea dagoela...nik bota nuen hipotesi bezala ez litzatekela harrigarria izango Juan Perez Lazarraga bera ere Oñatiko jatorrikoa izanik unibertsitatean garai beretsuan Esteban Garibaik ikasi zuen bezala ikastea.

 
 
GAUR ARRATSALDEAN

Plaisir d'amour
ne dure qu'un instant
chagrin d'amour
dure toute une vie.

Gaur arratsaldean
maite duan lagun bategaz egon haiz berbaz,
etxean, bibliotekaren erdian
bazkaldu zareten mahai borobilaren inguruan.
Hotz zuan kanpoan eta
luze ibili zarete, astiro, honetaz eta hartaz,
Espriu irakurri duzue, eta Kavafis, eta
Miquel Marti i Pol eta Yeats, eta Machado,
maitasunaz mintzatu zarete, eta bakartadeaz,
eta horrelako abagadunetan aipatzen diren topiko guztiez,
beren buruekin bakea egin ez duten askok
hainbeste gorrotatzen dituzten gauzez.

Eta zoriontsu izan haiz
oso maite dualako adiskideori.

Azkenean baina,
itaundu dioanean adiskidantza
lotura sendoago batez josi gura lukeen,
ezetz erran dik, ezin duela,
eta zoriontsu izanagatik ere, nigar
egin duk heure bihozparrenean,
berak ez ikusteko moduan.

Agur egitean
maitasunez eman diok musu,
heriotzeak
bakartadean harrapa hintzakeelako
beldurrez betea.

© Andolin Eguzkitza