Periferikoak


ITXARO BORDA
 

-...azken hamarkada hauetan bada kultura produzitzen den zentro bat...eta bada hainbatetan kultura kontsumitzen duen periferia bat eta erran behar da, hala ere, periferia hortatik idazten dela,...
-...gehienbat munduaren ikuspegi ezberdin bat,...oinarrizko konbentzioetatik harat,...halako duda bat bizitzen dugu idazten dugunak periferietatik.
-Periferietan bizi gara beste munduekin kontaktuan batzuetan gatazka eta beste batzuetan bakean, eta horrek ere ematen du gure munduen beste ikuspegi bat.

UNAI ELORRIAGA
-...azken batean badago zeozer beti erdigunean ez dagoena, eta nik uste dut euskal kulturan badagoela. Ez naiz ausartzen esatera non dagoen baina gutxi gora behera denok dakigu non dagoen...
-gaur egun kultura haundien garaian bizi garenean nik uste dut kultura txikiek badutela zeozer emateko aukera...
-Periferian dagoen jendeak mundua ikusteko beste modu bat dauka eta nik uste horrek zerbait aportatzen diola literaturari...
AINGERU EPALTZA
 

-...garbi dago euskal kulturan zentroa zein den eta periferia zein den. Duela 15 urte nik uste hori nabaritzen zela modu nabariagoan eta modu miresgarriagoan.
-...nik beti erran izan dut periferiatik hobekiago ikusten dela osotasuna. Euskal Herriaren eta euskal kulturaren ikuspegi osoagoa dugula periferian gabiltzanok, zentroan dabiltzanek baino.
-...kuriosoa da, adibidez Nafarroan; euskal idazle edo kulturgile batek bi aldiz somatzen du periferia, periferia da euskal kulturaren barrenean eta periferia da ere Nafarroan...Sentimentu horri ere etekina atera behar zaio; zikiratzaile izaten den bezala pizgarri ere izan daitekeelako.