Literatura mugez gaindi


ALEXANDRA BUCHELER (Finlandia)
 

-Asmo nagusia Europako hizkuntza txikietan idatzitako literaturak sustatzea da ...gure lanaren baitan, elkarlanerako egitasmoak antolatu ditugu, biltzar eta konferentzietan erakundeok elkarrekin harremanetan jartzen ditugu...
-...lan ildoen artean hortxe dituzte itzulpen-laguntzak, beste herri batzuetako argitaldariek eska ditzaketenak. Finlandiako literaturaren sustapena sistematikoki egiten dute, liburu azoketara joanez, idazleak nazioarteko mintegi eta ekitaldietara bidaliz...
-...internetek aukera zoragarria ematen du, adibidez, lanak argitaratzeko, informazioa zabaltzeko...oso merke.

SIONED PUW ROWLANDAS (Gales)
-Galesko Literatura Kanpoan, funtsean, agentzia da. Galesko Arte Bulegoa sortu zuen galestar idazleei eta literaturari nazioartean euspena emateko. Hori egiteko bidea: Galesko literatura argitaratu nahi duten kanpoko argitaldariei itzulpenerako laguntza ematea.
-Itzulpen xume batzuk ere egiten ditugu zenbait hizkuntzatan, kanpoko argitaldariek euren hizkuntzatan zerbait irakurri dezaten, hau funtsezkoa da, aukera hori gabe ez baitaukate informaziorik, gero egoki hautatu ahal izateko...
JAUME MONTANER (Katalan Herriak)
 

-Hiztunen aldetik, katalan hizkuntzak gehiago ditu Europako beste askok baino;...baina kulturaren proiekzioaren aldetik gutxiago du katalanak...Estatu independentea dutenek hobeto proiektatzen dute beren kultura kataluniarrok, gailegoek edo euskaldunek baino.
-Oraintsu sortua da Raimon Lull Institutua....Horren zeregin nagusia kataluniar kultura mundu zabalean, ahal delarik behintzat, zabaltzea da.

EULOXIO RUIBAL (Galizia)
 
-...une honetan ez dago galiziar literatura Galiziatik kanpora ezagutarazteko egitasmorik...Azken urteotan galiziar literaturak, kanpoan, hala espainiar Estatuan nola Europan ere, susperraldia bizi du. Nik uste, kalitateari esker etorri da hori, eta baita egin den sustapen lanari esker ere...
-Unescorekin izan dugun harremana, orain artekoan, informazioaren alorrekoa izan da. Haatik, nire ustez, bide emankorrak zabal ditzake. Galeuska plataformak ahalegin bateratua eginez gero, helduko dira frutuak.