Calvinoren etorria


ANDU LERTXUNDI
 

-...nik nere saio batean konparatzen nituen Stendhal-en garaia eta Calvinori egokitu zitzaiona eta Stendhal-en hasiera eta bukaera berdintsuak badira ere, Calvinorenean Calvino asko dauzkagu...

-...gertatzen da Calvinoren proposamen fantastikoenetan ere beti dagoela oinarrian pentsamendu sakon bat eta pentsamendu filosofiko bat.

KOLDO BIGURI
-...gertatzen da literatura esperimental horren barruan bere liburuak irakurtzeko plano asko daudela eta geratu zaitezke planorik azalekoenean eta ikusi dibertimendu hutsa izan daitekeen historia bat baina gero atera diezaiokezu beste irakurbide bat askoz ere filosofikoagoa dena eta zer pentsa ematen duena...

-...nire gustokoenak dira imajinazio handiena duten bere liburuak bereziki trilogia horretakoak beti iruditu zaizkit oso dibertigarriak eta beti mundu guztiari gomendatzen diot hiru liburu hoiekin hastea Calvino ezagutzen...

IÑAKI UGARTEBURU
 

-...badago literatura ludiko bat gero ezer gutxirako balio duena ez bada denbora pasarako, baina aldez aurretik planifikatu gabe estilo edo asmo ludiko horrekin idatzi baina iradokitzen dakien idazle hori da ni hunkitzen nauena.

-...askotan gertatzen zaigu norbaitengana edo zerbaitengana hurbildu eta zirrara emoziozko bat sentitu eta nolabait kateatuta geratzea, eta niri hori gertatu zitzaidan trilogia horrekin...