Naufragioak


IÑAKI ALDEKOA (Erein)
 

-...Europa aldeko beste lurralde batzuetatik etorri ziren ideia hoiek...Italia, Frantzia...gu izan ginen euskaraz “mila bidai” sorta hau argitaratu genuena...
-...aukera izan genuen denetik sartzeko; fikzioa, bertako egileek ere leku bat izan zuten eta horrekin batera bitxikeriendako ere lekua izan zen...
-...pisu handiena izan zuen gure merkatuaren mugak...honelako liburuen zabalkundeak erabakitzen du izan dezaketen arrakasta...

XABIER MENDIGUREN (Elkarlanean)
-...apostu bat da, zen, euskaraz ez delako horrelakorik askorik egin...eta orduan enbido egiten genion euskal gizarteari eta gure irakurleei orohar...
-Orohar ni oso kontent gelditu nintzen emaitzarekin...kalitatezko testuak lortu genituen baina harreraren aldetik ez zuen lortu nahi genuena....horrelako bilduma batek zentzua du jende askok irakurtzen badu...
-Huts egin genuen, batetik, liburudendetara iristen garelako baina kioskoetara iristea oso zaila zitzaigun; beharbada ere euskal irakurleek ez dugu ohiturarik edozein momentutan euskal liburu bat hartu eta irakurtzeko.... eta badirudi ere gure artean ez dagoela erabat errotuta ipuinetarako edo narratiba laburrerako zaletasuna...
TXUS (Verdes liburudenda)
 

-...Ezagutzen genituen lehendik erdarazkoak, Alianza Cien eta hoiek eta euskaraz agertu zirenean ideia ona iruditu zitzaigun...eta nahiko ondo saldu ziren...
-...hurts egin zuena da...merkatuan honelako liburuak mantentzeko pila bat saldu behar dela, ze berauen prezioa oso txikia da eta kantitate handian saldu behar da...