GASTEIZ : LITERATUR HIRIA ?


EMILIO LOPEZ ADAN “BELTZA”
 
-...Satrustegik elkartu egiten zuen hizkuntza herriarekin...

- Batzuetan kutsu literarioarekin ere argitaratu zituen ipuinak, beste batzuetan soilik bildu egin zuen. Eta Olentzero...pertsonai mamitsu hori...neurri handi batean Satrustegiri zor zaio beste hainbeste gauza bezala, bilketa haundia egin zuen...

- Seksu bideak...liburu hori da etnogragiako liburu bat, ezkontza, bikote egitea, familiako bizimodua... eta horren barruan, harreman sexualen gorabehera, eta horrek ematen duen kezkak, nahigabeak...
RICARDO ARREGI DIAZ DE HEREDIA
-...Nik uste dut orain hiriaren ezaugarri nagusia hori dela jendea leku askotatik etorri izan dela bizitzera hona eta hiria osatu dutela era eraikitzen ari direla...
-Bazen Gasteizi buruz topiko bat apaizen eta militarren hiria zela...egia izango zen 50.hamarkadan... hiri hau da klase ertainaren hiria, nik uste hori dela definizioa...
GERARDO MARKULETA
 
-...fakultatera etorri nintzen euskal filologia ikasten hasi nintzanean eta gero hemen bizitzea erabaki nuenean...ba suertea izan dugu, hainbat lagun, poeta, itzultzaile hilean behin elkarrekin biltzeko fortuna. Nika uste horrek eragin positiboa izan duela guztiontzat...
-Hiri bezala, literatur agertoki bezala niri bereziki gustatzen zait, baina ez dakit hain berezia den ere...
-Historia luzea daukan hiria da, esparru erdalduna izanik esparru euskaldunetik oso gertu dago...etorkin ugari etorri da eta horrek itxura multikolorea eman dio hiriari...eta nik uste hori guztia etorriko dela literaturara hala edo hala.