TROPELA?

Tropela izenaz bataiatu du Jon Alonso idazleak 31 eta 49 urte arteko idazle multzoa. Ba ote da, “tropela”-ren belaunaldia?

PAKO ARISTI
 
-...Ni ez nago batere ados teoria horrekin...literatura ez da ez karrera bat ezta arrakasta baten bila hasten den bide bat, nire kasuan behintzat...
-Nik uste bakoitzak hitzegin behar duela barruan daukan frustrazioari buruz eta ez zabaldu frustrazio hori belaunaldi batera.
-Gure belaunaldia ez da izan hor agertu nahi izan duten bezain frakasatua eta frustratua, gure baleunaldi hortako askori eman diote Euskadi Saria...
-...gazte horrek 30 urte iraungo balitu hori da niretzat arrakasta eta ez orain eman dioten sari bat...eta lehenengo bidetik goaz gu.
-Nik sentitu dut Euskal Herrian bazegoela niretzako leku bat, interes bat...horren aurrean nik ez dut beste ezer eskatzen nik horrekin nahikoa det.
IBAN ZALDUA
-...monografikoak dedikatzen zaizkie behintzat narratiban idazle haundiei edo zaharrenei...eta gero txanda pasa egiten da, halako multzo batean sartzen dira 35-45 urteen artean daudenak eta gero....monografikoak berriro ere gazteen artean.
-Nik uste...sentsazio hori zabaldu egin da...giroan badago airetxo bat, Alonsok esaten duen bezala.
-...uste dut batez ere kritikaren eta medioen, komunikabideen ikuspuntutik atentzio gehiago zor izan zaiela berriei erdikoei baino.
-Jarraitzen dugu izaten ...oso irakurle gutxi duen literatura bat, Atxagarekin gertatu zen fenomenoa oso argia izan zen, eta denok begiratzen dugun ispilua nahi ala nahi ez Atxagarena da...