NEW YORK

HARKAITZ CANO
 
-Arroztasunak irauten du aireportutik hirira bitarteko taxi traiektuan...behin hirira iristean ohartzen zara oharkabean pasatzen zarelaa eta jende guztia arrotz den heinean, zu ere arrotz zarela baina era berean bertako.
-Kaos horren barruan ....mundu guztiko laginak daude bertan, zentzu guztietan, eta horrek ematen dio indar bat, ia ia sentitzen dena han.
-Iruditzen zait 80.hamarkadatik aurrera giro sortzaile, potentzial hori apaldu egin ote den. Hiri garbiago bat egin nahi izan da, turismoari irekiagoa ez hain arriskutsua eta horrekin pixka bat jeitsi da lehen zuen puntu basati eta ezusterako aproposa.
-Beti konparatzen den irrati batekin, dial batekin.....eta segun zu ze ondatan zauden bat ibiltzen zera kale edo numero berdinen inguruan.
-Hiriak efektu biderkatzaile bat dauka, pixkat deprimituta bazaude hiriak irentsi egiten zaitu…
KIRMEN URIBE
-Niretzat...Passolinik ematen du New York-i buruzko definiziorik onena: mundua nolakoa den hobekien erakusten duen hiria, onerako eta txarrerako.
-... zein estuak ziren espaloiak eta ez zegoela plazarik jendea egoteko, ikaragarria zen hori, ez zegoen pausalekurik edo atseden hartzeko tokirik. Ikaragarri harritu ninduen horrek eta zarata ezak ere bai.
-Egun berean eguerdian ikusi genuen spot bat grabatzen modelo batekin auto dotore batean, ....eta gero gauean ikus dezakezu Brooklyn-eko poeta beltz bat esaten poesia dela geratzen zaigun lurralde libre bakarra...