KIROLA eta LITERATURA

PATXI EZKIAGA
 

-Literaturaren helburuetako bat da mugaziaren indarkeriari aurre egitea, hori gertatzen denean sinbiosi xelebre bat gertatzen da irakurlearen eta idazlearen artean.

-Hau kirolean ere gertatu izan da, adib: behin giroko etapa batean elurra ari zuen......eta erdian azaldu zen....bere lehen giroa irabazten Eddy Mercx. Mugaziaren bortxakeriari aurre egin zion gizon horrek.

-Nik horrela uztartuko nituzke literatura eta kirola, zentzu horretan.

-Denok daukagu pertenentzia zentzua indartu beharra, honek eramaten gaitu identifikazioetara eta gero dator arketipoak sortzea. Literaturan arketipo hoiek gertatu izan dira eta kirolean ere ematen dira, adib: Roberto Laisekaren pedal golpeekin bat egiten dugu...

-Eukal Herriaren tradizioan kirola oso lotuta egon da ahozko literaturarekin, batipat herri kirola. Beste kirolek futbola, pilota bera... ez dute behar beste presentzia izan. Azkenaldian presentzia gero eta handiagoa hartzen ari da mendia.

AINGERU EPALTZA
 

-Nik uste dut literaturak dena islatzen duen bezala kirola ere isladatu dezakeela.

-Kirola beti epikotasunarekin lotu izan da eta gaur egungo literaturak neurri batean gehiago bilatzen du antiepikotasuna, epikotasuna baino. Bedirudi ez dela sobera fido epikaz, heroiaz eta nahiago dituela antiheroiak.

-Neurri batean kirola interesgarria baldin bazait batez ere da zerbaiten frakasoa izaten ahal den neurrian, edo kirola bere goi mailara iristen ez den neurrian. Interesgarriagoa da ahalegintzen den kirolaria eta ailegatzen ez dena ailegatzen dena baino.

-Aintzinetik, joku olinpikoetan ere baziren beren poetak, garaipenak kantatzen zituztenak, gure artean ere izan dira: Etxepareren kronikak pilota partiden gainean, Orixek herri kirolaren apologia egiten du.....

-Baina gero hori euskal literaturan ez da hain nabarmena, ze badirudi denok oso intelektual jokatu nahi dugula edo itxurak egin behintzat, dirudi hain gauza herrikoia dena jende guztiak maite duen gauza bat guk ezin dugula maite .

JOSE MARIA ISASI
 

-....gertatzen dena da normalean idazleak kirolaz ez beste mila gauzetaz arduratzen direla lehenago eta idazleak ez badauka benetako kezka hori bere barruan ba....idazleak ezagutzen ez badu gai horren mamia, kasu honetan kirolaren mamia, ezin du istorio on bat sortu.
-Idazleak kantatu egin ditu kirolarien garaipenak baina kanta horietan benetako gaia ez da kirola izan, amets baten aldeko borroka baizik.

-Baina nire iritziz kirolaren mamia ez dago garaipen baten aldeko borrokan bakarrik, niretat askoz gehiago da, niretzat interesgarriena zaleen papera da zergaitik duen kirolak hainbeste garrantzi bere bizitzetan.