TABERNA ETA LITERATURA

KARMELO C.IRIBARREN
 

-Bar bat tabernaren estilizazio urbanoa da. Bar izena hartzen du hiriek baserri kutsua gainetik kentzen dutenean.

-Taberna sozialagoa eta itxiagoa da. Bar bat ordea indibidualismoaren semea da, irekiagoa.

-Niretzat bar bat inspirazio iturria da, bizitzaren mikrokosmoa baita.

-Nire poema erdiak tabernetan gertatzen dira, tabernetan ibiltzen den jendeari gertatzen zaizkio.

-Nire inspirazio iturririk handiena da, taberna eta hiria, berau taberna handi bat baita.


PAKO ARISTI
 

-Lehen, XX.mende hasieran idazleek hotza pasatzen zutela etxean eta taberna haientzat zen bero egoteko lekua. Taberna hotzaren aurkako babes beroa zen.

-Niretzat gaur egun taberna de jendea ikusteko, jendea aurkitzeko leku bat, nolabait lurrera jeisteko tokia. Gainera kalkulatzen duzu zein tabernatan nor egongo den, taberna bakoitzak bere parrokia dauka.

-Niretzat barra beti izan da lagunekin egoteko, hitzegiteko motibo bat, ez zait gustatzen bakarrik egotea, neure burutazioekin bakarrik.


PADDY REKALDE
 

-Taberna bat idazle batentzat gauza asko izan daitezke: idatziko dituen istorioen sorlekua edo istorio hoiek idatzi eta gero lasaigune bat.

-Euskal Herrian tabernek beti izan dute garrantzi haundia harremanen kontuan, eguneroko gora-beheren topagune edo izan dira.

-Historian zehar egon dira momentuak, Bilbon La Concordian Aresti eta ingurukoak biltzen ziren, eta gero Pott bandakoak Sarri, Bernardo Atxaga...Iñakiren tabernan...Uste dut hori joera bat zela idazle batzuendako, ze badago beste hamaika idazle euren istorio propioa jarraitu dutenak.

- Gaur egun ez dago joera hori, tabernak literaturan uste dut galdu duela momentu baten zuen garrantzia baina aldizkarien inguruko jendeak oraindik jarraitzen du tabernetan biltzen.