EUSKALKIETATIK LITERATURARA

ITXARO BORDA
 

-Kazetaritza eta prentsa idatzian eta ahozkoan bide handia egin du euskara batuak.

-Literaturan ere 70. hamarkadan ez zen euskarazko literaturan boom-ik izango euakara baturik izan ez balitz.

-Baina egia da bazter euskalkiak gehinbat jadanik galdu direla edo bederen literaturara ez direla gehiago pasatu.

-Euskalki baten indarrak eraman du euskalki hori batura pasatzera: baina hori ez du erabaki batek eragin , hor Gipuzkoa aldean sortu baita deitzen dugun literatura berri hori: Donostian, Tolosan...

- Bi gauza bereizi behar ditugu, eta mementuz ez dugu egiten: hizkuntza literarioa eta kazetaritza hizkuntza, ze egunkarian idazten den bezala idazten dira nobelak ere.


IÑIGO ARANBARRI
 


-90.ean azaltzen hasten denean beste behar bat, batez ere lexiko aldetik aberastea...orduan sortzen da eztabaida.

-Literaturaz hitzegitean euskalkiei eta beti euskalki konkretu batzuei egin zaie salaketa: “Gogoan dut Aingeru Epaltzari egin ziotena: Zure nobela nafarregia da”

-Literaturan agertzen den arazoa da ez garela konturatzen askotan literatura dela eta ez erregistro normala.

- Arazoa ez da euskalkiena. Literatura badelako iniziazio rito bat non ikasten joaten zaren.

ANDOLIN EGUZKITZA
 


-Estandar horretan badago muin bat hiztun guztiontzat amankomuna dena baina hori ez da nahiko literatura egiteko.

-Batuaren arauak errespetatuta idazle guztiek beren euskeratik hitzegin eta idatzi behar dute.

- Ezin da nahastu kazetaritza edo irratigintza egiteko behar dugun hizkuntza zehatz labur hori eta literatura egiteko behar dugun hizkuntza aberatsa eta horrek bakarrik edan dezake idazleek eta hiztunak darabilten hizkuntza orokor horretatik.

- Batzuetan hiztegietara joan behar dugu baino arazoa ez da idazlearena, ez hizkuntzarean, baizik bakoitzak bizi izan duen egoerarena.