ANTON ABBADIA

JEAN-LOUIS DAVANT
 

-Alor guztietan sartu zuen eskua, baina inon ez zen berezitu, astronomian agian. Haren sona galdu egin zen orain gutxi arte.

-Euskalzalea zen eta arbasoetatik abertzalea zen nahiz eta kultura aldetik gehiago politikatik baino.

-Poesiaren maila ez zuten asko goratu olerki lehiaketak, baina giroa sortu zen behintzat. XIX. mendearen lehen zatian ez da lan onik ezagutzen, bigarrenean bai. Trebetasuna sortu zen.

-Abaddia euskal kultur mugimenduaren aita bezala ikusten dut. Campion ere baina honek politikan denbora gehiago eman zuen.

-Abbadiaren oroitzapena ez zen hedatzen. Modu onena pastorala idaztea zela pentsatzen nuen.

-Hegoaldean Lore jokoak berpiztu egin ziren, Deba, Markina, Durangon... Abbadiaren altxorra berreskuratu dugu.

IÑIGO SAGARZAZU
 


-Inportanteena bera da personaje bezala, bera, bere emaztea, Adula laguna, Afrikatik ekarri zuena.

-Bera aberatsa zen eta zuen diruarekin nahi zuena egin zuen; exploradore bezala Nilon eta Brasilen; arkitekto eta astronomo bezala. Kristau gotiko espiritua izan zuen.

-Bidaiak beti sorpresak ziren, batzutan ongi amaitzen ziren, bestetan aldiz nahiko lan izaten zuten ongi irteteko. Ez bakarrik Afrikan.... Behin Abbadia bera hiltzeko “rekonpensa” ere jarri zuten.

AMAIA LICHERATZÜ
 


-Gaztelua neogotikoan egina da, Frantzian eta Ingalaterran garai hartan egiten ziren modukoak. Berezitasuna da honek kanpoan zizelketa batzuk dituela. Etiopiako oroitzapenak dira. Gazteluan Abbadiaren garaiko aztarnak daude.

-Arazo bat izan zuen gazteluan eta da Larrun mendia ezin zuela ikusi berak zuen teleskopio gelatik. Zuloak egin zituen berak eta lente birtualak asmatu zituen.