AHOTIK BELARRIRA

PELLO AÑORGA
 

- Ipuin kontalaria irudi batean laburbiltzeko esango nuke Hamelingo txistularia dela, bere txirularen bitartez, hitzaren bitartez, ipuinaren bitartez entzulea eramaten duena bestaldera, mendiaren barrura.

- Kontalariak hori lortzen badu, entzulea bestaldera eramatea, gero bukatzerakoan munduaz honuntza eotrtzerakoan aldatua etortzen da, osatuagoa.

- Hori batzuetan lortzen da eta gertatzen denean benetako magia lortzen da.

- Kontalariak eraikitzen duen espazioa eta poesiarena oso gertu daude.

 

ITZIAR ZUBIZARRETA
 

-Kontatzerakoan hitzak du garrantzi handiagoa, hitz hoiek ez dira hitz neutroak, emozioz beteak daude. Kontatzerakoan emozio hoiek transmititu egiten dira.

- Oso zaila da emozio bat transmititzea zure gorputzaren aldarte bat erakusten ez den neurrian, hitzaren ondoren ateratzen da keinua.

- Begiradak garrantzi haundia du ipuinak kontatzerakoan, entzuleak senti dezala hari kontatzen diozule ipuina.

- Lehendabizi begirada, gero hitza dator eta gero keinuak nolabait hitza babesten du.

ANTTON IRUSTA
 

-Ipuin kontalariak, J.C. Igerabidek dioen bezala, ipuina begiekin entzun behar du, eta bere baitan jaso gero kontatzeko.

- Ipuin kontalari onak izango dira umearengandik afektiboki hurbil daudenak.