LITERATURA ETA SEXUA

JUAN MARTIN ELEXPURU
 

-Lingua Vasconum Primitiae liburutik bertatik agertzen dira sexuarekiko eta berau zein gozagarri izan daitekeenaren printzak. Erdi Aroan askoz ere libreago bizi zituzten gai hauek; gero Trentoko kontzilioa etorri zen eta asko gogortu zen elizaren jarrera.

-Fray Bartolomeren testuak adibidez oso bero jar zaitzake

-Genero erotikoaren “eginkizuna” irakurlea asaldatzea, berotzea da, imajinazioa sutan jartzea. Hori lortzeko literatura ona idatzi behar da, ezustea, presible ez izatea, sexu harreman ezberdinak eta leku ezberdinetan izatea.

-Mirande izan da gehien eta ongien idatzi zuena bai literaturan eta bai poesian. Pornografikoak diren pasarte gordinak daude bertan.

-Horrelako obra bat idazteko tentazioa askok izan dute, baina lotura ere izan dute ea besteek zer pentsatuko ote duten. Gainera erotikoarena subgenero kutsua dute.

JASONE OSORO
 

-Zuk ondo pasa behar duzu idazten duzunean, bai barre egiten, beldurra pasatzen edo bero bero jartzen literatura erotikoa idazten.

-Gure referente guztiak zine nahiz telebistan gizonezkoek igorritakoak izan dira. Literatura modua da norberaren bizitza ikusteko.

ANA URKIZA
 
-Apurketa baten beharra egon dela iruditzen zait gurean. Horren beharra ere bagenuen erotismoaz edo sexuaz irakurtzeko. Egun ahots berriak agertzen ari dira.

-Generoaren tratamendua gizon emakumezko dialektika moduan ikusi da. Gaur eguneko emakumeek naturaltasunez bizi izan dute nahiz haseran gogorra egin. Dena den, gehiago ezagutzekotan gerala uste dut.